DOKA

Festivals
Professional Fairs
Seasons
Booking
Communication
Distribution
Lighting
Management
Production
Publishing
Recording
Sound
Music venues


Logo of DOKA

Donostiako Kafe Antzokiak (DOKA), 2007ko maiatzaren 11n zabaldu zituen estreinekoz bere ateak.

Euskal Herriko beste zenbait hiri edo eta herrietan, izpirituz edo arimaz anaia-arrebak izan daitezkeen proposamenak ezagutu ditugu lehenagotik: Bilbon Bilboko Kafe Antzokia, Durangon Plateruena, Elgetan “Espaloia”,…

Inbidi sano eta zintzo batek bultzatuta eta Donostiak ere merezi zuen halako gune baten hutsunea nabarmena izanik, hura ahalik eta era duinenean betetzeko sortua izan zen DOKA. Umil baina sendo. Euskaraeta euskal kultura abiapuntu eta oinarri dituelarik, leihoak zabalik dauzka DOKAK bestelako hizkuntzek eta kulturek gurean aterpe izan dezaten. DOKA Kafe Antzokian, taberna zerbitzuak eskaintzearekin batera, asteburuetan ordutegi luzeaz goza daiteke eta guzti horretaz gain, kultur programazio mardula eta zabala ere aurki dezakezu (zuzenean: musika kontzertuak, antzerkiak, bertso-saioak, diaporamak, hitzaldiak eta abarrak).

Ezin ahaztu DOKA Kafe Antzokiaren auzo kokapena. Ezaguna den Antigua auzoko bihotz-muinean kokatzen den gunean dago DOKA Kafe Antzokia. Sustraiak hemengo, zangoak hango, beso eta begi franko. Bertute ugari: auzo bizi eta alaia, jendetsua eta kale zalea, hondartza bertan duena, Igeldo herriko magalean pausatua, Donostia erdialderako berehalako komunikazio erraza du eta Euskal Herriko Unibertsitateko mugetatik gertu aurkitzen da. Kokapen aberatsa, alegia, herritarraren esku, herritarraren gozamenerako zabalik dagoen gunea.

Gurekin gozatu, zurekin gozatuz. Zu noiz ikusiko desiatzen!

 

 

DOKA aretoan kulturaren hainbat arlo jorratzen ditugu, besteak beste hitzaldiak, antzerkia, bertsolaritza, diska, liburu zein ikusentzunezkoen aurkezpenak, bideo proiekzioak, eta batez ere zuzeneko musika.

Bereziki euskal musika taldeek bete ohi dute DOKAren programazioa nahiz eta ohikoa den  penintsula mailako edota atzerriko musika taldeen zuzenekoak bertan ikustea. Honen adierazle dira Berri Txarrak, Zea Mays, Gatillazo, Lendakaris Muertos, Anari, We are Standar, Vendetta, Gozategi, Su ta Gar, SA eta abar luze batek osatutako zuzeneko ikusgarrien zerrenda, Reincidentes, Carlos Goñi, Mayka Makovsky, Coque Malla, Bongo Botrako edota Pablo Carbonell bezalako penintsula mailako artistak eta UK. SUBS eta The Wailers izan litezke atzerrikoen adibide.

Dena den DOKAk ez du soilik puri-purian dagoena programatzen, eta Euskal Herriko edozein musika taldeda ongi etorria bertan. Donostiako panorama musikala zaintzen saiatzen gara eta bertako taldeak izugarri maite ditugu. Horren adibide luzea web gune honetako agendan ikusi ahal izango duzu, eta zerrenda hori hastearren hemen doaz bertatik pasatako talde batzuen izenak: Lauroba, Tristan Crowley, Liher, Orreaga 778, Plan B, Pelax, Bi zaldi, Hyedra, Kasernarat, Chico Boom, Izeberg, Houdy, Physis versus nomos, Bi bala, Van Popel, Gu ta gutarrak, Blaka, 3gabe2, La Pop’lla, eta abar izugarri luzea.

Ikusi dezakezunez musika talde anitzak aritu dira estilo eta jatorriari dagokienez DOKAn hoberen egiten dakitena erakusten, baina jakin behar duzu areto honetan parranda ere zaintzen dugula eta ordu txikietanibili zaitezkeela giro paregabeaz eta musika onenaz gozatzen.

+34 665 75 97 36